Joan den larunbatean, abenduaren 12an, Ertzaintzak Trinitate Plazan eta Plaza Berrian izandako jarrera onartezina salatzeko Alde Zaharreko Gazte Asanbladak deitutako manifestazioarekin bat egin du Alde Zaharreko Ezker Abertzaleak, eta herritarrei gaur 20:00etan, Plaza Berritik abiatuta, egingo den manifestaziora joateko deia egin die.
Covidak eragindako krisiagatik ezarritako neurri murriztaileak era maltzurrean eta bidegabean erabilita, Ertzaintza auzoko gazteen aurka, auzoaren aurka, oldatu da, inolako arrazoirik gabe, era bortitzean aritu da kalean eta hainbat lagun zauritu ditu. Horrez gain, hedabideen laguntzarekin, gezurra zabaldu du, barra barra, berriro ere gazteak kriminalizatzeko eta auzoko bizitza zapuzteko. Aski da! Auzoko gazteez harro gaude eta konfinamendu garaian egin duten lana azpimarratu nahi dugu: zaintza sarean aktiboki parte hartu dute, elkarlanean eta auzo bizitzan inplikatu dira buru belarri.... Ez dugu onartuko auzoko gazteak kriminalizatzea, errepresioari aurre egingo diogu, irmo eta tinko.
Utzi auzoko gazteak bakean, utzi auzoa bakean. Errepresiorik ez!

No hay comentarios:
Publicar un comentario