KONTAKTOA

KONTAKTOA: guztioklanean@gmail.com

2011/11/18

UXOTEGI AURRERA



Urgullerako bidean azken hogei urteotan hutsik egon den eraikina okupatu zuten auzoko hainbat gaztek joan den irailean. Gaztetxetzat erabiltzea zen gazteon asmoa eta Uxotegi izena jarri zioten.



“Aisaldirako tabernak eta diskotekak alde batera utzita, Instituzioek eskainitako aukera murritzak ikusirik, geure garapena zabaldu nahi genuke proiektu sortzaileak eta parte hartzaileak indartuz”. Halaxe mintzatu ziren auzoko gazte hauek eman zuten prentsaurreko batean.



Goraipatzeko moduko helburua iruditzen zaigu, auzoak duen oinarrizko azpiegituren beharra aintzat harturik.



Azaroak 17, osteguna, Ertzaintzaren dotazio bat agertu eta hiru gazteri dokumentazioa eskatu ondoren, eraikin pribatu baten legez kanpoko okupazioa leporatuz inputatu egin ditu. Ondorioz, epailearen aurrean deklaratzera joan behar dute datorren astean.



Eraikin bat hogei urtetan hondatzen utzi eta espekulatzeko asmoz erori zain egotea ez al da delitu? Zer nolako kaltea egiten ari ziren gazte hauek? Azken asteotan eraikinaren egitura sendotzen eta lizunduta zeuden hormak margotzen aritu dira. Gaizki aritu ote dira?



Alde Zaharreko Ezker Abertzaleak gazte hauei elkartasuna adierazi nahi die eta, bide batez, bat egiten du gazte hauek musutruk auzoari bizipoza, aldarrikapena eta parte hartzeko gogoa ekartzeko egiten ari diren ahaleginarekin. Argi esan beharra dugu, gune itxi, ilun eta espekultzaileak baino hobeak direla, zalantzarik gabe.



Uxotegi bizirik!!   Gaztediarekin aurrera!!

Alde Zaharreko Ezker Abertzalea

Tras estar abandonado desde hace más de veinte años, varios jóvenes de la Parte Vieja donostiarra ocuparon el pasado mes de setiembre un edificio, en la subida a Urgull, con el objetivo de convertirlo en el gaztetxe del barrio. Lo bautizaron con el nombre de Uxotegi.

«Dadas las pocas aportaciones que ofrecen las instituciones como ocio para la juventud, limitándolas a bares y discotecas, queremos ampliar nuestro desarrollo en base a proyectos creativos y de desarrollo participativo», explicaron los jóvenes en una rueda de prensa.

Objetivo loable en un barrio en el que se carece de numerosas dotaciones básicas.

El jueves 17 de noviembre, una patrulla de la Ertzaintza acudió al mismo e imputó a tres jóvenes allí presentes un cargo de ocupación ilegal de un edificio privado.
¿Cuál es el delito correspondiente a dejar derruir durante veinte años un edificio en aras de la especulación? ¿Qué daño estaban haciendo estos jóvenes que, durante semanas, han estado apuntalando el edificio, dando vida a unas paredes que estaban enmohecidas?

Desde la izquierda abertzale de Alde Zaharra no podemos dejar de solidarizarnos con estos jóvenes y hacemos suyas las ideas de dotar desinteresadamente al barrio de vida, alegría, reivindicación  y participación, en lugar de permitir espacios cerrados, oscuros y especulativos.

Uxotegi bizirik!!   Gaztediarekin aurrera!!

Alde Zaharreko Ezker Abertzalea

 





No hay comentarios:

Publicar un comentario