KONTAKTOA

KONTAKTOA: guztioklanean@gmail.com

2012/12/05

GURE IDENTITATEAREN ALDE


 ALDE ZAHARREKO MERKATARIEI BANATUTAKO IDATZIA


Merkatari agurgarria,
Gabonak ate joka ditugu berriz ere. Batzuentzat jai erlijiosoak, beste batzuentzat etxekoekin elkartzeko aukera paregabea, zenbaitzuentzat jai gorrotagarriak...). Dena delarik ere, aintzineko tradizio zahar askorekin topo egiten dugun egunak direla ezin uka dezakegu.
Euskal Herriak bere tradizio, ohitura eta, jakina, hizkuntza gorde dituen herria izanik ere, azkenaldiotan bai arrazoi ekonomikoak zein politikoak direla medio, geure herri eta auzoetan irudi eta pertsonaia arrotzak agertzen eta nagusitzen ari dira. Halloween, Bizar Zuri, Sta. Claus, eta abar. Jaun eta jabe bihurtuko ote dira geurea bezalako herri txikien tradizioak desagerraraziz?
Orain egun gutxi Euskararen Eguna ospatu dugu eta auzoko lagun askok bat egin du euskararen aldeko aldarriarekin. Geure identitatearen zutabe garrantzitsuena den hizkuntzak herri gisa agerrarazten gaitu. Euskarak bezalaxe, Olentzerok, San Tomas eguneko ospakizunak eta beste hainbatek ere herri bat garela erakusten dute, indarrean dagoen globalizazioari aurre eginez. Azken batean, globalizazioaren helburua komunikabideek eta multinazionalek bultzatzen duten kultur asimilizazioa besterik ez baita.
Idatzi honen bidez, hausnarketarako eta aurrerapauso bat emateko dei egin nahi dizugu. Jaiak, geure kulturan oinarritutako tradizioak... norberaren sustraiak ezagutzeko tresnak dira. Beste kulturak eta tradizioak gutxietsi gabe, jakina, Euskal Herrian euskal kultura bultza dezagun. Bukatzeko, aukera hau baliatuz, jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu eta norberak nahierara ospa ditzala.

Estimad@ comerciante,
A la puerta de la Navidad (fiesta religiosa para unos, de celebración familiar y amistad para otros e, incluso, aborrecida por algunos y algunas), volvemos a encontrarnos ante tradiciones muy profundas.
Euskal Herria es un pueblo que tiene sus propias tradiciones, costumbres e idioma. Observamos con preocupación que imágenes  y personajes ajenos, bien por marketing económico o político quieren imponerse en nuestros pueblos y barrios. Halloween, Papa Noel, Sta. Claus, etc.., pretenden extender su negocio a cuenta de la identidad de las tradiciones de pueblos pequeños como el nuestro.
Hace pocos días hemos celebrado en el barrio Euskararen Eguna y una parte importante del barrio se ha volcado en reivindicar la presencia  de nuestro idioma legendario.  Este aspecto identitario, junto a Olentzero y viejas tradiciones como Sto. Tomás, nos reafirman como Pueblo, en contraposición a esa globalización que no es más que una asimilación cultural por parte de medios de comunicación, multinacionales,....
Mediante este escrito te queremos invitar a la reflexión y dar un paso adelante. Fiestas, tradiciones basadas en la cultura popular propia, nos permiten conocer nuestras raíces. Sin menospreciar otras culturas y tradiciones, impulsemos, en Euskal Herria, la cultura vasca. Aprovechamos la ocasión para desearos felices fiestas celebrándolas, cada cual, como crea oportuno.





Alde Zaharreko      
Ezker Abertzalea

No hay comentarios:

Publicar un comentario