abajo propuesta en castellano
Aurten Udalbatzak gune
publikoaren erabileraren inguruan Ordenantza berria egitea erabaki zuen.
Ostalaritza eta bizilagunen artean ezberdintasun haundiak zirela ikusita,
eragile guztiei ekarpenak aurkezteko epea ireki zien. Ezker Abertzaleak Udalak
lehenengo aldiz Parte Zaharreko bizilagunei beren iritzia eskatu izana ondo
baloratu eta bi eragile hauen
bizikidetza moldatu aldera geure proposamena ere egin genuen.
Hemen duzue auzoko Ezker
Abertzalea egindako proposamen osoa:
DONOSTIAKO UDALA
Gobernu
Taldeak, 2012ko ekainaren 28an onartutakoari jarraituz, Donostiako Terrazen
Ordenantza berria egiteko eta gune publikoa arautzeko prozedura publikoa ireki
ondoren, .................................................. Jaunak, NA zenbakia ................. duenak
eta ................................ Jaunak, NA zenbakia .................. duenak, Parte Zaharreko
Ezker Abertzalearen izenean eta behar diren ondorioetarako helbidea Juan de
Bilbao Kaleko 11ean, Behea dugunok, Donostiako Udalari ondorengo idatzia
aurkeztu nahi diogu.
Bertan, zenbait hausnarketa eta
proposamen zehatz aurkezten ditugu; noski, hauek ez daude eztabaidarako erabat
itxiak eta guztiz zehatza izan gabe; gure ustez, aipatutako idatzi honek,
bizilagunen arteko bizikidetza hobea eta kalitatezkoa ekarriko luke eta aldi
berean, auzora datozen bisitarientzako baita ere.
SARRERA
Gune publikoa edozein pertsona ibili
eta egon daitekeena da, nahieran eta nahi duen momentuan. Denon eskubidea da.
Beraz, erabilera publikoa dauka eta Administrazio Publikoak arautu egingo du,
bera lurraren jabe izanik, pertsona guztiei erabili ahal izatea bermatuko
baitie.
Gune pribatuan, berriz, sartzeko
eskubidea murriztu egiten da jabetza pribatuari lotutako hainbat irizpideren
arabera.
Gune publikoa erabilera sozial
kolektiborako eta iharduera anitzerako baliogarria izanik, identitatea edo
pertenentzia garatzen den topagunea da, aniztasun sozial eta kultural askoren
adierazbide. Festagunea, sinboloa, jolastokia edo monumentua izan daiteke.
Gune hau hiri, herri edo auzoko
kolektibitatea osatzen dugun guztiona da eta bertan egoteko ez dago kontsumitu
beharrik. Egotea, paseatzea libre dugu.
Hala ere, gune publikoa hainbat auzo
edo herri turistikotan arriskuan dago. Bere erabilera gatazka toki bihurtu da.
Parte Zaharrean edo Donostiako hainbat tokitan, kasu.
Horregatik, Parte Zaharra bere arazo
eta izaera propioarekin Ordenantza berrian kontuan hartzea nahi dugu, joan zen
ekainaren 28an aho batez egitea erabaki zen Terraza eta Gune Publikoko
Ordenantzan, hain zuzen ere. Hala ere, gure proposamena ez dago itxita, hainbat kontu ihes egiten
digutelakoan gaude eta gure aldetik beste talde interesatuekin lan egiteko gure
borondate osoa jartzen dugu arazo honek amaiera ona izan dezan.
Azken 20 urteotan Udal Gobernuek,
Parte Zaharra kontsumo eta parrandarako gunetzat hartu izan dute. Bere garaian
“zona saturada” izendatu zen, hala ere, azken urteotan gero eta terraza gehiago
agertzen ari dira. Hasieran pixkanaka, gero masiboki gero eta terraza gehiago
agertu dira gure kale eta plazei (guri azken finean) espazioa lapurtuz. Denon
gune publikoa murrizten ari da interes pribatuen mesederako, modu honetan
ostalaritzak metroak irabaziz. Hauentzat denon gune publikoa beren
establezimenduen ataria besterik ez da, beren etekinerako esparru luzagarri bat baino
ez.
Sarritan gune publikoaren murrizteak
(terrazak, aulkiak, eguzkitakoak...) oinezkoen mugikortasuna eragozten du
gutxieneko erosotasuna murriztuz; inongo liburudendak, etxebizitzak,
okindegiak... etekin pribatua bilatu nahian, erabilera publikoa monopolizatzen
edo pribatizatzen ez duen bitartean.
Parte Zaharra beste auzo bat dela
asumitu beharra dago eta bizirik jarraitzeko bere erabileretan oreka behar du.
Bestela, auzoa hustu egingo zaigu. Eta honetarako guztiz premiazkoa dugu
lizentzia kopurua murriztea auzoan erabilera ezberdinen oreka ezarri eta
iharduera komertzial anitzagoa sortu nahi badugu, behintzat.
Guzti hori dela eta, Ezker
Abertzaleak, orain arte egin duen bezala, gune publikoaren inguruan ostalari
batzuek eraman nahi duten gehiegikerien aurrean, bizilagunen alde jartzen gara.
Berriro ere, interes publikoak eta
pribatuak talka egin eta bizilagunen alde apostu garbia egiten dugu. Kalea
denona da. Gure bizikidetza hor osatzen da eta interes pribatuen menpe jartzeko
ez gaude prest. Auzoa bizirik nahi dugu eta ez turisten festaleku edo
bisitaleku bat, ostalari batzuen ekimenak horretara eramaten bagaitu ere.
Denok dakigu ostalari batzuek ez
dutela mugarik, mugak ezarri behar zaizkiola, alegia. Langintza honetan
Administrazioak, Udalak kasu honetan, Ordenantzen bitartez denon interes
publikoa neurtu egin behar du interes pribatuen eskutan inondik inora utzi
gabe. Arlo honetan ere, merkatu libreak eta pribatizazioak gutxi batzuen
etekina eta gehienen kaltea baitakarte.
Urte guzti hauetan ostalari batzuek
ez dute Araudia bete eta Udalaren jarrera ez ikusiarena egitea izan da. Udal
Ordenantza batek auzo bizitza zaindu egin behar du eta ostalaritzak urratzen
badu, Udala esku hartzera behartuta dago, denon gune publikoa defendatuz, bizilaguna
babestuz.
Horregatik, ekainean Udalari Udal
Ordenantza berri bat eskatu genion bizilagunen ahotsa kontuan har zedin eta ez
bakarrik ostalaritzarena aurreko Udal Gobernuek orain arte egin duten bezala.
Hortaz, Udal Gobernuaren ekimena
eskertzen dugu, behingoz bizilagunen beharrak eta asmoak entzun daitezen.
Udal Ordenantza berrirako gure
proposamenaren oinarria puntu hauetan egongo lirateke:
·
Udal
Ordenantza berria Donostia osorako denez, Parte Zaharra berariazko tratramendua
izatea eskatzen dugu, baita Bulebarra ere.
(Turismoaren masifikazioagatik eta
taberna kopuru haundiagatik ezaugarri eta arazo bereziak dituen auzoa dela argi
dago. Donostiako beste auzo eta herriekin zer ikusirik ez duena).
·
Gune
publikoaren erabilera pribatuaren murrizketa nabarmena honako argudioak kontuan
hartuta:
-
Segurtasuna.
Suhiltzaileak, ambulantziak... behar adina toki izan behar dute urgentzia
izanez gero kalean zehar pasatzeko.
-
Oinezkoentzako
lehentasuna (umeen kotxeak, elbarriak...)
-
Etxeetako
pasabidea ez oztopatzea.
-
Beste
merkataritza jarduerei kalterik ez egitea.
Guzti honengatik, propasamen hau
aurkezten dugu:
Proposamena:
Terraza mota ezberdinak:
q
Mahai baxuak eta
aulkiak
q
Mahai altuak
q
Kristalezko
terraza itxiak
q
Gune itxia barrera
mugiezin edo mugikorrekin
q
Gune egonkor
estaliak eta erdi itxiak (garaiera ertainean)
Terrazak non jarri:
Oinezkoen kaleetako mahai baxuak.
Oinezkoen kaleetan,
salbuespenak salbuespen, ez dira mahai baxuak eta beren aulkiak jartzerik
izango.
Kaleak
espaloia badauka edo ibilgailuak eta oinezkoak batera erabiltzekoa bada:
q
Espaloia 2,5
metrorainokoa bada, edo oinezkoen gunea bada, mahai baxurik ez.
q
Espaloiak 2,5 metro baino gehiago
badu, oinezkoen mugimendurako 2
metro utziz gero, (elbarriak,ume-kotxeak) mahai baxuko
terrazak jarri ahal izango dira.
q
Mahaiek
bakar-bakarrik, establezimenduko aurrealde ondo-ondoan jarri ahalko dira.
Mahaia
eta 2 aulkirako baimena antolatu beharko da, Garibai kalekoa kasu, guneak
horrela behar izanez gero.
Espaloia
zabaltzen joaten bada, Igentea kalekoa kasu, kontutan hartuko da.
Plazetako mahai baxuak.
q
Esterlines
Plaza. Ilara bakarra establezimenduko.
q
Plaza Berria.
Tratamendu berezia. Plazako 4 sarrera libre geratzen badira (Segurtasun
Araudia. Suhiltzaileak, anbulantziak...), bizpahiru ilara establezimenduko. Era
berean, plazarako pasabideek, gutxienez plazako sarreren zabalera izango dute.
Mahaiak arkupetatik kanpo jarriko dira. Tamboril, Truk eta Astelena tabernen
mahaiak non jarri pentsatu beharko da, beraien aurrealdea arkupeetan baitago.
Udaletxe zaharraren aurrealdea libre geratuko da.
q
Zuloaga Plaza.
Kasu honetan, bakarrik San Telmo kafetegia sartuko da. Bere aurrealdean,
espazio mugatuaren barruan, bi ilara.
q
Sarriegi Plaza.
Aurrealdearen araberako mahai ilara bakarra establezimenduko, beti ere atari
eta komertzioetako sarbidea libre uzten badu. Plazaren erdigunean ez da
terrazarik jarriko.
Plazek
arkupeak izanez gero, ezingo da mahairik, aulkirik, eguzkitakorik... jarri, ez
terraza ordutegian, ezta ordutegitik kanpo ere.
Mahai altuak.
Edozein
kaletan jar daitezke, aurrealdearen zabaleraren arabera. Mahaiak bakarrik,
aulki alturik gabe. Beti paretaren
ondo-ondoan. Kalean aulki alturik ez. Mahai altuak egonez gero, ez da beste
terraza motarik jarriko.
Kristalezko
terraza itxiak.
Bakarrik
Boulebarrekoa (Va Bene) eta Trinitate Plaza ingurukoak (Txuleta, Clery) daude.
Kristalezko terrazetarako lizentzia berriztatu ez eta egoera betikora itzuli
beharko du oraingo espazioa beraientzat gordez.
Gune
itxia barrera mugiezinekin.
San Telmo kafetegikoa
bakarra da. Horretarako baimen berezia izango du eta bere aurrealdeko espazioa
hartu ahal izango du bakarrik. Bi ilara gehienez. Parte Zaharra, auzo txikia
izanik, ostalaritza establezimenduez gainezka dagoenez, ez da horrelako
lizentziarik emango.
Gune
egonkor estaliak eta erdi itxiak
Auzo
txikia izanik eta ostalaritza establezimenduez gainezka dagoenez, ez da
horrelako lizentziarik emango.
Aintzat hartzeko hainbat puntu.
q
San Bizente
Kalea. Mahai ilara bakarra. Pareta ondoan jarri beharrean, eliza aldera jar
daiteke.
q
San Juan Kalea
(Fermin Calbeton eta Iñigo kaleen artean). Harrizko eserleku publikoak kendu
eta lorontzi haundien artean, mahai ilara bakarra jartzen utzi. Zuloaga Plaza
ondoko espaloian (ArteSS eta Principe), hauen aurrealde ondoko mahai ilara
bakarra jarri.
q
Boulebard (atari
bikoitietan). Baimenak eman, espazio eta oinezkoen mugikortasunaren arabera.
Barandiaran, 3 ilara gehienez. Garagar eta Reloj Berri, 5 ilara gehienez. Beren
fatxadaren aurrean eta arkupeetatik kanpo.
q
Reina Regente
Kalea. Bidegorri ondoan jarriko dira.
Kontutan
hartzeko beste puntu bat.
Parte
Zaharra ostalaritza establezimenduez gainezka dagoenez, hauen aurrealdetik
kanpo ez da terrazarik jarri ahal izango.
Terrazak
jasotzeko ordutegia.
Aste
Santua, Pazko astea eta ekainaren 1etik irailaren 30era.
Astelehenetik
igandera: 24:00etan
Urteko
beste egunetan
Igandetik
ostegunera: 22:30etan
Ostirala,
larunbata eta jai bezperak: 23:30etan
Gainezka dauden guneak.
Ostalaritza
establezimenduez gainezka dauden kaleak edo plazak erabilera publikorako gune
izendatu. Ostalaritza establezimendu berririk ez da jarriko.
Biltegiratzea.
Ez
terraza ordutegi barruan, ez ordutegitik kanpo, ez da gune publikoa erabiliko
materiala biltegiratzeko. Behin terrazak jasoz gero, kaleak libre eta garbi
geratu beharko du.
Apalak.
Udalaren
baimena beharko dute. Kendu eta jartzekoak izango dira. Terraza edo mahai
luzeekin bateraezina izango da. Hamarretan jasoko dira. Apalek, 15 zentimetroko
zabalera eta ertz borobilak izango ditu. Establezimenduko tarte bakoitzean,
altura bakarra jarri ahal izango da.
Aurrealdeko
toldoak.
Bakarrik
Boulebarrekoak utzi (atari bikoitiak; Barandiaranetik Reloj Berrira). Beti ere,
atariko bizilagunen baimenarekin.
Eguzkitakoak.
Ezin
dira zoluari itsatsi. Behin terraza jasota, gorde egingo dira kalea libre eta
garbi utziz.
Berogailuak.
Koherentzia
ideologikoagatik (energiarik ez xahutu kalea berotzeko) ezingo da erabili.
Kupelak
eta arbelak.
Ezingo
dira gune publikoan erabili.
Lizentziak.
Lizentziek ez dute
urtebeteko epea gaindituko eta haren jabeek Araudia betez gero, beste
urtebeterako berriztatu ahal izango dute.
Informazioa
eta jarraipena.
Lizentzia bakoitzaren
informazioa, establezimenduaren baimen ezberdinekin batera publikoa izatea
ezinbestekoa da. Gaur egun ez da gertatzen. Udaleko web orria ez da oso
praktikoa eta ostalaritza establezimendu gehienek ez dituzte lizentziaren
planoa eta bere elementuak jendearen ikusgarri. www.donostia.org/helbiderabilgarriak/gastronomia/terrazak
web gunea martxan eta gaurkotua egon behar du, indarrean dauden lizentzia
guztiak ikusi ahal izateko.
Halaber,establezimenduek
gune publikoa erabiltzeko planoa kaletik ikusteko moduan izan beharko dute.
Ez da hiritar baten
salaketaren zain egon beharko Araudia betetzen ez duen establezimendu baten
aurka prozedura hasteko. Araudia betetzea Agente eta Udaltzainen esku egongo da
eta zorrotz kontrolatu beharko dute.
Udalean establezimendu
guztien lizentzia eta baimenak eskuragarri izango dituen lehiatila bakarra
irekiko da pertsona guztientzat. Halaber, zolu eta gune publikoa erabiltzeko
beharrezko baimenak Departamendu Tekniko batek emango ditu.
Zigorrak.
Prozedurak eta dagozkion
zigorrak arindu eta erraztu.
Araudia
ez betetzekotan zigor ekonomikoak izango dira eta batez ere, lizentziaren
berehalako baliogabetzea epe jakin baterako edo betiko.
Donostian, 2012ko urriaren 29an
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Propuesta
Tipos de Terrazas:
q
Mesas bajas y
sillas
q
Mesas altas
q
Terraza
acristalada cerrada
q
Recinto
acotado y separado por medio de barreras fijas/móviles.
q
Recintos con estructura estable, cubierta y semicerradas (media altura)
Ocupación de las
terrazas.
Mesas bajas en las calles peatonales
En las calles peatonales
no se podrán poner mesas bajas con sus sillas, a excepción de algunas cuestiones específicas.
En aquellas calles que
tengan acera o tengan coexistencia con el tráfico rodado:
q
Hasta dos
metros y medio de acera o espacio peatonal, no se colocarán mesas bajas.
q
A partir de 2,5 metros, se permitirá la instalación de
terrazas, siempre que queden, como mínimo, dos metros para el tránsito
peatonal, discapacitados, coches de niños,.... . Como ocurre en c/ Garibai, habrá que habilitar permisos para mesas con dos
sillas en aquellos espacios que así lo requieran.
Si el espacio peatonal de
la calle en cuestión se va abriendo (C/ Ijentea), se tendrá en cuenta esa
circunstancia.
Mesas bajas en las plazas
q
Plazoleta
Esterlines. Una sola fila por establecimiento
q
Plaza
Constitución. Tratamiento especial. Dos/tres filas por establecimiento, siempre
que queden libres las cuatro entradas cumpliendo la normativa de seguridad
(bomberos, emergencia,....). Asimismo, los itinerarios peatonales de acceso al
centro de la plaza no pueden tener menor anchura que el ancho de entrada a la
plaza. Se instalarán fuera de los soportales. La ocupación únicamente de su
fachada deberá ser considerada pues el Tamboril, Truk y Astelena tienen fachada
pero que da a los soportales. Fachada del antiguo ayuntamiento libre.
q
Pza. Zuloaga.
Solamente considerar como tal el establecimiento que está en el edificio del
museo San Telmo. Dentro del recinto acotado, fachada de la cafetería, dos filas.
q
Pza.
Sarriegi, una fila paralela a la fachada para cada establecimiento dejando
libre los accesos a portales y establecimientos. No se permitirá la ocupación del espacio
central de la plaza.
Aquellas plazas que
dispongan de soportales han de tener libres de cualquier mobiliario urbano los
soportales de las mismas, tanto en horario de terrazas como fuera de él.
Se marcará en el suelo el
espacio permitido para colocar las correspondientes filas.
Mesas altas.
Se podrán colocar en
cualquier calle, sin taburetes según longitud de la fachada. Siempre junto a la
fachada. Eliminar los taburetes de la calle. Estas mesas serán incompatibles
con las terrazas de mesas bajas y resto de terrazas y recintos.
Terraza acristalada y
cerrada. Solamente existen la del
Boulevard (Va Bene) y las del acceso a Pza. Trinidad (Txuleta y Clery). No
renovar los permisos y que vuelvan a la situación original permitiéndole
mantener la misma ocupación actual.
Recinto acotado y
separado con barreras fijas. El
único es el de la Cafetería
del Museo S. Telmo. Dispondrá para ello de un permiso especial y no podrá
ocupar espacio ajeno a su fachada. Máximo dos filas. Por la saturación actual y
por la fisonomía del barrio no se permitirán estructuras estables y
semicerradas
Recintos semicerrados
Ante la pretensión de
habilitar este nuevo tipo de terrazas que hoy no existen en Alde Zaharra, por
la fisonomía del barrio, así como por la saturación existente con el resto de
tipos, no se permitirán estructuras estables y semicerradas.
Consideraciones
específicas.
q
C/ San
Vicente. Una sola fila de mesas que se podrá colocar junto a la verja de la
iglesia en lugar de junto a la fachada.
q
C/ San Juan
(entre F. Calbetón e Iñigo), eliminar los bancos de piedra, manteniendo las jardineras y permitir poner una fila entre las
jardineras. En el espacio que da a Pza. Zuluoga (ArteSS y Príncipe) se
permitirá una sola fila de mesas junto a la fachada
q
Boulevard
(números pares). Considerar los permisos según el espacio y tránsito peatonal:
Barandiarán, máximo 3 filas; Garagar y Reloj Berri, máximo 5 filas. En su
fachada fuera de los soportales
q
C/ Reina
Regente, no se instalarán junto a la fachada sino al lado del bidegorri.
Otras
consideraciones.
Dada la
excesiva ocupación del espacio público en Alde Zaharra, no se permitirá
instalar terrazas fuera del espacio natural de la fachada del establecimiento.
Recogida terrazas
Semanas Santa y de Pascua
y del 1 de Junio al 30 de setiembre
De lunes a domingo: 24:00
Resto del año
De domingo a jueves:
22:30
Viernes, sábados y
vísperas de festivos: 23:30
Zonas saturadas.
Tal como ocurre con la
proliferación de establecimientos hosteleros, habilitar la figura de calles,
plazas o zonas saturadas de utilización privada del espacio público.
Almacenamiento.
Bajo ningún concepto se
debe permitir utilizar el espacio público como lugar de almacenamiento, ni
durante el horario de terraza ni fuera de él. Una vez retirada la terraza debe
quedar la vía pública libre y limpia.
Mobiliario
Repisas. Contarán con
autorización del ayuntamiento. Serán de quitar y poner. Incompatibilidad con el
permiso de terraza y mesas altas. Se retirarán a las 22:00 h. Limitar los
tamaños a 15 cm. de
profundidad, teniendo las esquinas redondeadas. Sólo se podrá poner una altura.
Toldos en fachadas.
Permitir, únicamente, los
del Boulevard (números pares, del Barandiaran al Reloj Berri). Siempre con el
consentimiento de la
Comunidad de vecinos.
Sombrillas.
No se pueden anclar al
suelo. Una vez retirada la terraza se deberán recoger de la vía pública, como
el resto del mobiliario.
Calefactores.
Por coherencia ideológica
(ni despilfarro, ni calentar el medio ambiente) no se puede permitir su
utilización.
Barriles y pizarras
No permitir la ocupación
del espacio público por este tipo de mobiliario, ni ningún otro que no esté
especificado en la ordenanza.
Licencias.
Ninguna
licencia podrá superar el año, siendo éstas prorrogables siempre y cuando el
establecimiento cumpla la
Ordenanza.
Información y Control
Es imprescindible que la
información de la situación de cada licencia, elementos que disponen de
autorización en cada establecimiento, etc., sean públicos y accesibles. Hoy no
lo son. Ni la web municipal es muy práctica, ni en la mayoría de los establecimientos hosteleros tienen disponible en lugar visible para el
público el plano de la licencia concedida así como sus elementos autorizados.
La web www.donostia.org/helbide
erabilgarriak/Gastronomia/Terrazak debe funcionar y estar actualizada a medida
de que se concedan, o se eliminen, licencias. Asimismo, se les debe obligar a
los establecimientos que pongan en sitio visible al público, desde el exterior del
establecimiento, el plano del espacio
público autorizado.
Tanto los agentes como
los guardas municipales pueden, y deben, controlar el cumplimiento de la
normativa. No se ha de esperar a que sea la reclamación ciudadana la que dé
inicio a un parte/denuncia al establecimiento que la incumpla.
En dependencias
municipales, se habilitará una ventanilla única donde pueda ser accesible al
público en general los permisos y licencias que cada local tenga permitidos.
Asimismo, será un departamento técnico único quien otorgue los permisos
necesarios para la ocupación del suelo y fachadas públicas.
Sanciones.
Agilizar, y simplificar,
el proceso de los expedientes y sus sanciones.
Sanciones económicas y,
sobre todo, incluir la medida de la revocación (temporal ó definitiva) de la licencia de
ocupación de espacio público a los primeros incumplimientos de las ordenanzas.
No hay comentarios:
Publicar un comentario