
adiorik ez, beti arte.
Otsailaren 26an hil zen 96 urterekin Andresa Portugal, 20 urtez auzoko preso izaniko Jose Mari Zubiaurreren ama, etengabeko borrokan ibili zen euskal errepresaliatuen eskubideen alde, nekaezin betiere, kaleko arrain salmenta mantendu zuen bere azken egunetaraino. Berarekin batera desagertu zaigu sardinak,antxoak eta halakoak saltzeko modu tradizionala. Andresa maitatua da auzoan eta Bretxako izkinean utziko duen txokoa ez du inork beteko; baina lasai, Andresa, denok edukiko dugu bihotzean txoko bat zu oroitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario