Miren Azkarate auzokideak, askatasuna
berreskuratu zuen joan den otsailaren 23an
5 urte Espainiako espetxeetan igaro ondoren.
Miren 2002ko irailaren 11n espetxeratua
izan zen eta lau egunez Guardia Zibilaren
eskuetan pasatako tortura latzak jasan
ondoren libre geratu zen karguekin.
Gerora, Auzitegi Nazionalean epaitu
eta 5 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
2007ko otsailaren 17an kartzelaratua zuten
eta azken bost urteetan Martuteneko, Dueñasko
eta Leongo kartzelak ezagutu ditu.

Joan den otsailaren 23an, zigorra
osorik beteta, gure artera itzuli zen. Eguerdi
aldera auzotar eta lagun talde batek Bretxan
ongi etorria egin zion eta Herria tabernatik
bere argazkia kendu zuen.
Lerro hauen bidez, Mireni lehenbailehen
bere bizitzan normaltasuna har dezan
opa diogu eta, halaber, berretsi nahi dugu
espainiar zein frantziar gobernuei euskal preso
politikoen eskubideak onar ditzatela eskatzen
jarraituko dugula.
Muxu bat Miren
No hay comentarios:
Publicar un comentario