KONTAKTOA

KONTAKTOA: guztioklanean@gmail.com

2014/11/11

Bazen garaia!!!

1993ko apirilaren 3an, Donostiako Udaleko plenoak Arraindegia eta Bretxako Azoka eraikinen eta hauen arteko plazaren inguruan eginiko proposamen pribatuari bide eman zion, HB-ren aurkako botoaren gainetik. Edifizio hauek hondatzen utzi ondoren, udala ez zen hauetaz arduratu eta gainera inbertitzaile pribatuen esku utzi zituen 50 urtez, urteko 60 milioi pezetako irabazia jasoz. Alde Zaharreko HB hasieratik merkatuen modernizazioaren alde agertu zen, garai berri eta ohitura berrietara ohitzeko asmoz, beti ere, herritarren eskumenean egongo litzatekeen merkatuaren alde. Gogoratu beharrekoa da gainera, baserriko produktuek azokan euren lekua izan zezaten bizilagun eta baserritarrekin batera egin behar izan zen lana; Saltoki-guneak ez baitzuen barruan hauen ezarpena onartzen. Laster huts egin zuen eredu horrek, ez zuten hitzartutakoa ordaindu. Zorrak aztertzeko negoziaketak, kontzesioaren luzapenak, Canovas Gunea eraistea udalaren kontura, ... Oraindik ere egungo arduradunek ez dute 2013 urteari zegokion kopurua ordaindu. Aipagarria da Arraindegi eraikinak eta baita Boulervard aldekoak ere, urte askotan izan duten erabilpen eskasa. Egungo gobernu taldeak Arraindegia eraikinaren inguruan landu duen mugimendua, lehenago egindako akatsaren zuzenketa garbia da; horren eskumen publikoa berreskuratuz eta auzokideen onurarako erabilera bat emanez, pribatutasuna alde batera utziz. Orain dela 21 urte egin ez zena egiteko aukera dago orain, auzoko behar batzuei erantzunez. Oraindik denbora falta da proiektu hau egia bilakatzeko.

 Zineen gaia era egokian konpondu beharra dago, Parte Zaharrean Bizi elkarteari eskeinitako lekuak ordezkatu... Eta noski, alkateak esan bezala, libre geldi-tzen diren lekuak Haurtxokoa eta Eguneko Zentroa jartzeko erabiliko direla bermatzeko eman beharreko pausuak eman, auzoaren benetako beharrak baitira. Pribatizazioaren erruz galdutakoaren kontzientzia zabala eta erabatekoa da auzoan. Orain zati bat berreskuratzeko garaia da; ez dezala inork ez ezerk auzoaren aurrerapen bide honetan trabarik jarri.Bazen garaia!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario