Aza 18 2014

Izan al zara azken bolada luzean Bretxako Arraindegi eraikinean? Gehiengoa bezala, beraz. Bertaratu diren gutxi horietako bat bazara, ordea, somatuko zenuen “elkargune” horrek darabilen itxura tristea. Komertziorik gabeko “zentro komertzial”, bizirik gabeko “aisi gune” bihurtuta.
Sarreratik gertuen dauden bi tabernek eusten diote gainbeherari. Goialdean, mugimendu eskasa duen “Kebab” jatetxeak. Zine aretoa egon badago ere, bere ateak isteko bidean aspaldi jarri zituena. Lokal gehienak hutsik daude eta “Local en comercialización-Komerzializatzeko lokala – Tel:45…” dion afitxa dute eskegita. Eta ez omen du inork deitzen zenbaki horretara. Lokalak itxi bai, baina berririk ez da zabaltzen Bretxan. Inorentzako ez da negozio honezkero.
“Modernoak” ez zirela aurpegiratzen zieten duela ia hamarkada bat proiektu horren gabeziak mahaigaineratu zituztenei. Haiek ez zekitela Donostia “cool” zer zen. Merkatu tradizionala iragana zela, orain zentro komertzialak zeudela modan. Espazio publikoa pribatizatu eta betiko baserritar eta komertziante txikiak sotora, Ronald McDonald gora. Gora! Hamarkada igarota, eredu horren ajeak pairatzen ari gara orain. Odonaldiko herentzietatik bat, beste bat.
Eta galerak, honetan ere, donostiarron kontu. Ilunben gertatu den bezala, gauza ondo doanean gutxi batzuentzako izaten baita onura, baina gaizki doanean, ordea, askoren artean banatu ohi da kaltearen karga. Hori bai, negozio segurua.
![]() |
![]() |
![]() |
Pozik daude auzotarrak, haien ahotsa entzun delako, denbora luzez aldarrikatu dituzten zerbitzuak eskura izango dituztelako. Pozik ere bertako saltzaile txikiak, guztiaren jabe egingo zen superfizie handi baten mamua uxatu dutelako.
Bretxako afera honetan ere, hirian gauzak egiteko bi modu ageri zaizkigu parez pare. Batetik, gutxi batzuen onurara bideratutako eredua. Espazio eta baliabide publikoak entitate pribatuen esku uzten dituena. Gutxirentzat horren emaitza onak eta askorentzat horren txarrak ematen dituen eredu ezaguna.
Bestetik, behetik gora, auzotarrekin eta auzotarren eskaerei erantzunez egina. Superfizie handien aurrean, komertzio txikia babesten duena. Zerbitzu eta gestio publikoa indartzen dituen eredu politikoa. Guztion diruarekiko arduraz jokatzen duena.
BRETXA 2 eredu | |
Auzotarrekin, auzotarren interesak | Interes pribatuekin |
Zerbitzu eta gestio publikoa | Baliabide publikoak pribatizatu |
Diru publikoarekiko arduratsua | Diru publikoarekiko arduragabekeria |
Komertzio txikia lehentasun | Superfizie handiak lehentasun |

No hay comentarios:
Publicar un comentario