KONTAKTOA

KONTAKTOA: guztioklanean@gmail.com

2014/12/16

JAIETAN DENOK JAI!


Hauxe da Alde Zaharreko Sortu, Ernai eta LAB taldeok martxan jarri berri dugun kanpainaren leloa. Izan ere, atsedena lanaren zati garrantzi-tsutzat bezala jotzen dugu geuk eta horregatik eskatu nahi dugu Bruselas, Madril edo Gasteizetik merkataritza txikiko langileen aisirako eskubide hau zapaltzen dituzten legediak atzera botatzea.
   Gaur egun bizi dugun testuinguru sozioekonomiko hau ezin hobea da gobernuek legedi zapaltzaileak atera ditzaten lege hauek enplegua sortzeko diren aitzakiapean. Horren adibide da gure auzoan bertan duela gutxi indarrean sartu den merkataritza txikiaren ordutegi-liberalizazioa. Legedi honek enpresa handiei lehen debekatua zuten egunetan irekitzeko aukera ematen die. Merkatari txikiek lehendik zuten egun hauetan irekitzeko eskubidea, baina lege berri hauek merkataritza-korporazio handien botere ekonomikoa hareagotu eta merkatuko lehia oztopatzea besterik ez dute ekarriko. Izan ere, erreforma ekonomiko honen atzean dauden sozietateek kontsumo-eredu berri bat sorrarazi nahi dute; igandeak bezalako jaiegunetan ere irekitzekoa. Horrela, txontxongiloak diren partidu politikoek patronalaren esanetara lege hauek onartzen dituzten bitartean kontsumitzaileok jaiegunetan ere kontsumitzera ohitu nahi gaituzte, denbora baten buruan  egun horiek ere errentagarriak izan daitezen.
   Gure auzoaren kasuan bada arriskurik ez dagoela esango lukeenik. Izan ere, erreforma hau aplikatu diguten arren ez dugu enpresa handien merkatal-lokalik (ZARA, Fnac…). Hala ere, gure auzoko merkatari txikien egoera uste baino larriagoa da. Batetik, kasu askotan errentagarria ez izan arren (erosteko ohiturarik ez dagoelako jaiegunetan), beren burua irekitzera behartuta ikusten dute, lehiakideek hala egiten dutelako. Bestetik, gure auzoan enpresa handiak sartzeko arrisku gero eta handiago dagoelako. Legedi berri honek ordutegi malguagoa ematen die eta, aldi berean, erreforma gogorragoak egitea ahalbidetzen du. Lurraren prezioa eta errenta gero eta altuagoa denez, laster heurek bakarrik ipini ahalko dute lokal bat. Merkataritza-negozio txikiak gero eta ezegonkorragoak dira eta etengabe aldatzen dira. Babes politiko eta juridiko handia dute…
   Denda handi hauek sartzen badira, merkatari txikiei kosta egingo zaie prezio-lehia batean edo produktuen lehiakortasunean handiei eustea. Hori horrela, epe laburrean merkatari txikiaren atsedena desagerrarazten dute eta epe luzeagoan auzoko merkataritza guztia oligopolizatuko dute, gure aisia kontsumora bidertazeraz gain.
   Ez diezaiegun utzi! Merkatari txikiek itxi dezatela jai eguntean, kon-tsumitzaileek ez diezaiegun erosi irekita daudenei eta behartu ditzagun patronalaren menpeko partiduak lege neoliberalak atzera botatzera eta merkatari txikiak babestera.
Jaietan denok jai!

No hay comentarios:

Publicar un comentario